I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Xedapen Orokorrak. Ebazpenak
118/1998 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren 1998ko ekitaldirako Jarduketa Plana onesten duena.
Onetsi den jarduketa plan honek institutuaren xedeak eta proiektu orokorrak zedarritzen ditu, baita dirusarreren eta gastuen aurrekontu lerroak ere, eta lehendabizi ageri da 1998ko Jarduketa Plan Orokorra egin eta garatzeko prozedura ekonomiko-administratibo orokorra.
Kontratazio Mahaiaren osaera plan horretan zehazten dela kontuan harturik, argitara ematen da Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren Kontratazio Mahaiaren osaera, Administrazio Publikoen kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legea partzialki garatzen duen martxoaren 1eko 390/1996 Errege Dekretuak 22. artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz.
1.-Kontratazio mahaia.
Mahaiburua, Zerbitzu Orokor eta Azpiegituren atalburua, Ricardo Ruano Enériz jauna, edo horrek eginkizuna esleitzen dion beste banako organiko bateko arduraduna.
Mahaikidea, kiroleko teknikari bat, Kirol zuzendariordeak hautatua.
Mahaikidea, gazteriaren arloko teknikari bat, Gazteri zuzendariordeak hautatua.
Mahaikidea, Azpiegitura arloko teknikari bat, Zerbitzu Orokor eta Azpiegituren atalburuak hautatua.
Mahaikidea, N.K.G.I.ko legelaria, Alfredo Pastor Nuin jauna, edo hori ordezten duena.
Mahaikidea, kontuhartzaile delegatua, Miguel A. Aurrecoechea jauna, edo hori ordezten duena.
Idazkaria, Administrazio Orokorrerako bulegoburua, Silvia de Andrés Marañón andrea, edo horrek eginkizuna esleitzen dion bulegoari atxikirikoa.
2.-Aholkulariak.
Kontratazio mahaia egokitzat jotzen dituen teknikari guztien aholkularitzaz baliatzen ahalko da, espezializatuta dauden gaietan laguntzeko.
3.-Kasu bereziak.
25.000.000 pezetatik gorako kontratuetan, Kontratazio Administratiboko Batzordeko kide bat ere izanen da kontratazio-mahaikide.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita hiruan.-Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.
Iragarkiaren kodea: A9801842