32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

Deialdia, Udaleko kabo lanpostu bat, Cintruenigoko Udaltzaingoan barne-igoeraren bidezko oposizio-lehiaketaz, betetzeko Akats zuzenketa

Ana María Marin Fernández andreak, Cintruenigoko Udaleko jarduneko idazkariak.

Honako hau egiaztatzen du: Udalak, 1998ko martxoaren 5ean egindako osoko bilkura arruntean, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen, besteak beste:

Udaltzaingoko kaboari buruzko espedientea.

Erabaki da: 6.2. oinarriaren laugarren ariketaren zuzenketa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea. Honela gelditu da idatzirik:

"Puntuaziorik handiena lortzen duen izangaiak kabo lanposturako gaitasun ikastaroa egin beharko du Nafarroako Polizia Eskolan.

Ariketa honetako emaitza "gai" ala "ez gai" izanen da."

Eta jasota geldi dadin eta bidezko ondorioak izan ditzan, Udal honetako zigilua daraman agiri hau luzatzen du, jaun alkateak ikus-onetsia.

Cintruenigon, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko martxoaren bostean. Alkatea. Idazkaria, sinadura ulertezinak.

Iragarkiaren kodea: A9802156