32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R E S

Hasierako onespena borondatezko birzatiketari eta urbanizazio proiektuari

Udalak, 1998ko otsailaren 27an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zen:

1.-Hasiera batez onestea URN 1 jarduketa unitatea borondatez birzatitzeko espedientea, Promotora Grana, S.A.k aurkeztua.

2.-Hasiera batez onestea, halaber, URN 1 jarduketa unitatearen urbanizazio proiektua, Promotora Grana, S.A.k aurkeztua.

Jendaurrean egonen da hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, Lurraldearen Antolamenduari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 169. artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta ohartarazten da, epe hori alegaziorik aurkeztu gabe iraganez gero, aipatu hasierako onespenak behin betikoak izanen direla.

Garesen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko martxoaren bian. Alkate udalburua, Francisco Javier Vélez Medrano.

Iragarkiaren kodea: A9802107