32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deia, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzurako jaki prestatuen hornidura kontratatzeko

Iruñeko alkate udalburuak 1998ko martxoaren 2an emandako ebazpenaren bidez (7/SS), lehiaketa publikoa iragarri da Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzurako jaki prestatuen hornidura kontratatzearren. Hona hemen baldintza orokorrak:

Kontratuaren xedea: aipatutakoa.

Esleipen modua: lehiaketa publikoa.

Esleipenaren zenbatekoa (apiriletik abendura bitarte): gehienez ere 17.942.000 pezeta (BEZa barne).

Proposamenen aurkezpena: Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik hasita 26 egun naturaleko epearen barnean, azken egun balioduneko eguerdiko ordu biak baino lehen. Gehieneko epe horren azken eguna baliogabea bada, proposamenak hurrengo egun baliodunean ere aurkeztu ahalko dira.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratiboen pleguan agertzen direnak.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: zazpigarren egun naturalean, eskaintzak aurkezteko ezarri den azken egunetik kontatzen hasita. Proposamenak irekitzeko ezarri egun hori baliogabea edo larunbata balitz, ekitaldia hurrengo egun baliodunean eginen litzateke.

Baldintza administratiboen eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude Herriko Etxeko Argibide Bulegoan, beheko oina.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko martxoaren hiruan. Alkatea, Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9802077