II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Z U Ñ I G A
Oihan enkantea
Zuñigako Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jarri nahi ditu ondoko oihan probetxamenduak:
1. lotea.-Arquijas alderdian, 1.171 makal, 441,530 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 1.766.120 pezeta.
2. lotea.-Arquijas alderdian, 195 pinu, 120,585 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 530.574 pezeta.
Enkantean parte hartzeko proposamenak Zuñigako Udaletxeko idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epearen barrenean eta azken agun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen. Horrekin batera eta behin-behineko fidantza gisa Udal diruzaintzan hasierako prezioaren % 5 txekez nahiz eskudirutan utzi izanaren gordekina aurkeztu behar da, baita enpresaren sailkapen agiria ere.
Pleguak eta izan daitezkeen lizitazioak ondotik irekiko dira Udal idazkaritzan.
Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak ikusgai egonen dira idazkaritzan.
Zúñigan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko martxoaren hiruan. Alkatea udalburua, Javier Remón Remón.
Iragarkiaren kodea: A9802047