32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U N E S

Lehiaketa, Funesko Plaza Diputación urbanizatzeko lanak adjudikatzeko

Funesko Udalak lehiaketarako deia egin du Funesko Plaza Diputación urbanizatzeko lanak adjudikatzeko, baldintza hauei jarraituz:

Kontratazio mota: presako lehiaketa.

Hasierako prezioa: kontrataren aurrekontua, 10.685.381 pezetakoa, B.E.Z. barne.

Egiteko epea: hiru hilabete.

Behin-behineko bermea: 213.708 pezeta.

Dokumentazioa: baldintza administratiboen pleguan, 1.3.1 oinarrian eskatutakoa.

Eskaintzak baldintza administratiboen pleguan aurreikusitako moduan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun balioduneko arratsaldeko ordu bata baino lehen, Funesko Udaletxeko erregistro orokorrean.

Proposamenak Funesko Udaletxeko bilkura aretoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko egun baliodunean, arratsaldeko ordu batean.

Proiektu teknikoa eta baldintza administratiboen plegua interesatuen eskura daude Funesko udal idazkaritzan.

Funesen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita zazpian. Alkatea.

Iragarkiaren kodea: A9802045