32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B A U R R E G A I N A

Lehiaketa publikoa, laguntza teknikoa kontratatzeko

Abaurreagaineko Udalak, 1998ko otsailaren 10eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, lizitaziorako deia egin zuen kontratu hau adjudikatzeko:

Kontratuaren xedea: herriko sareak eta zoladura berritzeko proiektua prestatu eta obra zuzendaritza egitea.

Adjudikazio mota: lehiaketa publiko irekia, tramitazio arruntekoa.

Kontrataren aurrekontua: kontratu honen aurrekontua, gehienez ere, 12.000.000 pezetatakoa da, BEZa eta gainerako kontzeptuak barne.

Proposamenen aurkezpena: Udalaren idazkaritzan, goizeko hamarretatik arratsaldeko ordu biak arte, astearte, ostegun eta ostiraletan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 26 egun naturaleko epean, eta azken eguneko arratsaldeko ordu bata baino lehen; egun hori balio gabea bada, hurrengo egun baliodunean amaituko da epea, ordu berean.

Behin-behineko fidantza lehiaketan parte hartzeko: lizitaziorako aurrekontuaren ehuneko 2.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza administratiboen pleguan ageri dena.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: Udalaren osoko bilkuren aretoan, eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondoko zazpigarren egun balioduneko arratsaldeko ordu batean.

Baldintza administratiboen zein teknikoen pleguak udal bulegoetan daude interesatuen eskura.

Abaurregainen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita lauan. Alkatea, Marino Lorea Arregui.

Iragarkiaren kodea: A9802014