32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Alkatetzak ezarritako zehapena, ondoren zehazten dena, ezin izan denez jakinarazi, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara:

Interesatua: Juan García Moro. Zehapen eguna: 1998ko otsailaren 12a (RAL 42/PT). Hautsitako araua: eremu publikoan pixa egitea. Isuna: 25.000 pezeta.

Zehapen horren aurka errekurtso hauetako bat jarri ahalko da:

a) Administrazioarekiko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aldez aurretik zehapen jarri duen organoari errekurtsoa jartzeko asmoaren berri emanda; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik hasita.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita lauan. Alkatea, Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9801865