II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
E D I K T U A
Tuterako Udalaren Hirigintzako zinegotzi delegatuak, 1998ko otsailaren 16an, besteak beste, Ebazpen hau eman zuen:
Agiri honen dataren egunean, eta Udal honen Alkatetzaren 1995eko azaroaren 2ko 21. dekretuan xedatutako ahalmenak erabiliz, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen II. atalean eta dagokion udal ordenantzan emandakoen babesean, Hirigintzako Zinegotzigo Delegatu honek, ontzat eman du honako hau:
Hirigintzako Zinegotzigo Delegatuaren 1997ko irailaren 1eko Ebazpenaren gainean, non 1997ko ekainaren 13ko 71. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu zen 1997ko otsailaren 10eko Ebazpena berresten baita. Hartan, agindua eman zitzaien jabeei kontserbazio obrak egiteko, hiri honetako Zaragozako etorbideko 35eko eraikinetik puskak erortzeko arriskua desager dadin, eta hilabeteko epea eman zitzaien.
Ikusita: aipatu Ebazpenaren 2. puntuan propio adierazten dela epea iraganik Udalak eginen dituela aipatu obrak, zuzenean nahiz enpresa edo partikularren bidez, eta eginen diren obren kostu osoaren ehuneko 200erainoko karga izan ahalko dela.
Ikusita: espedientean jasota dagoen Udaltzaingoaren 1997ko irailaren 16ko ofizioaren bidez jakinarazi zela Udaleko obra lantaldeari emandako abisua, eremu publikora txintxorrak erori zirelako. Gero eta maizago erortzen dira espaloi horretara, oinezko gehien ibiltzen direnetakoa izanik. Hortaz, erabaki bat hartu behar litzateke egoera hori betiko konponduko lukeena.
Ikusita: 1997ko irailaren 30ean eta urriaren 1ean Udaleko obra lantaldeak, presako segurtasun neurri gisa, aipatu eraikinaren fatxadatik zintzilik zeuden puskak bota zituela, lantalde horren eguneko lan-orrietan adierazita dagoen moduan, eta horretarako, 15 ordu sartu zirela lehen mailako ofizial lanean eta 30 peoi lanean.
Ikusirik Langileri atalaren oharra, non esaten baita 1997an 1.712 pezeta balio zuela peoi kategoriako lanorduak eta 2.039 pezeta lehen mailako ofizialarenak, lan horien kostua, langileriaren aldetik, 81.944 pezetatakoa da.
Ikusirik Ana María Carasusán Borra andreak, bere izenean eta bere seme-alaba legitimoak ordezkatuz, aurkeztu idazkia, non jakinarazten baitu ezinezkoa duela obra horiek egitea ez duelako akordiorik lortu Incarsarekin eta, Udala konpontzeaz arduratuz gero, fatxadaren kargu eginen direla.
Kontuan hartuz: Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen egungo testu bateginaren 21 eta 245.1 artikuluak (ekainaren 26ko 1/1992 E.D. Legegilea); Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 224. artikulua; Hirigintzako Diziplinari buruzko Erregelamenduaren 10 eta 26.2 artikululuak; Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 93.etik 101.era bitarteko artikuluak; Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 84.2 artikulua eta ordezko exekuzioen eta exekuzio aginduen tasak arautzen dituen 30. ordenantza fiskala.
Udalari dagokion zainketa lana eginaz eta egungo udal arautegiaren babesean,
Ebatzi dut:
1.-Ana María Carasusán Borra andrearen 1997ko irailaren 18ko idazkiaren jakinaren gainean gaudela adieraztea. Partikularren arteko afera delako Udalak ez du eskumenik. Eta Inversiones Castellano Rubio, S.A.ren, Concepción, María Elvira eta Presentación Aznar Carasusán andreen, José Miguel Aznar Carasusán jaunaren eta Ana María Carasusán Borra andrearen izenean, likidazioa egitea, hiri honetako Zaragozako etorbideko 35. eraikinaren fatxadatik puskak kentzeagatik. Interesatuek honako zenbateko hauek ordaindu beharko dituzte Udalaren diruzaintzan, entzutea emateko tramitea amaitu eta biharamunetik, hilabeteko epean:
Ana María Carasusán Borra (ehuneko 11,10): 9.096 pezeta.
Elvira Aznar Carasusán (ehuneko 5,55): 4.548 pezeta.
Concepción Aznar Carasusán (ehuneko 5,55): 4.548 pezeta.
Presentación Aznar Carasusán (ehuneko 5,57): 4.564 pezeta.
José Miguel Aznar Carasusán (ehuneko 5,57): 4.564 pezeta.
Inversiones Castellano Rubio, S.A. (ehuneko 66,66): 54.624 pezeta.
2.-Udalaren Hirigintzako Zerbitzu Teknikoei errekerimendu egitea, ikuskatu ondoren, eraikinaren segurtasun, osasungarritasun, apaindura publiko eta bizigarritasunaren berri eman dezaten, baita babesteko neurri bereziak hartu behar diren edo ez esan dezaten, eta orobat, zehaztu jabeek zer-nolako obrak egin behar dituzten nahitaez edo zer kontserbazio neurri hartu behar duten eta horien balorazioa; halaber, jarduketa horien zergatikoa, beren iritzian.
3.-Jabeei entzutea ematea hamar egunetan, honako hau jaso eta biharamunetik, alegatu eta bidezkotzat jotzen dituzten agiri eta justifikazioak aurkez ditzaten; tramite hori egiten ez badute, ebazpena behin betikoa izanen da, jabetzak bete beharreko exekuzio agindua, orain arte bete gabea, ezertan ukatu gabe.
4.-Ebazpen hau interesatuei, Kontuhartzailetzari eta Alkatetzari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko egungo Legearen (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 59.4 artikuluan eta 59.5aren a) atalean eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, interesatu ezezagunentzat eta, legeari jarraituz jakinarazten saiatu arren, ezin egin izan denentzat ere balio dezan.
Tuteran, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita bostean. Hirigintzako zinegotzi eskuordea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9801864