II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Obrak egiteko errekerimendua
Iruñeko Udaleko alkate jaunak, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko abenduaren hogeita hamaikan, besteak beste, honako ebazpen hau eman zuen:
"Ikusirik Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko Udal Zerbitzu Teknikoek Iruñeko Merced kaleko 29. zenbakiko etxebizitzara 1997ko abenduaren 19an eginiko ikuskapenari buruzko txostena, honako arazo hauek dituela frogatu duena:
-2. eskuineko etxebizitza: zenbait tokitan solairuko gapirioek eman egin dute sukaldean eta komunean.
-1. eskuineko etxebizitza: toki batean solairuko gapirioek eman egin dute sukaldean.
Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolmenduari buruzko uztailaren 25eko 8/1990 Legearen 21 eta 245. artikuluetan, Hirigintzako Diziplinaren Erregelamenduari buruzko abuztuaren 25eko 3288/1978 Dekretuaren 10. artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 224. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,
Ebatzi dut:
1. Iruñeko Merced kaleko 29an dagoen eraikinaren jabeei agintzea laurogeita hamar eguneko epean honako obra hauek egin ditzaten:
-Sukaldeko (1. eta 2. eskuinak) eta komuneko (2. eskuina) solairuetan gapirio berriak jarri eta hondatuta dauden elementuak aldatzea.
Obra horiek aditua den teknikari batek egin beharko ditu, eta lanak hasi baino lehen obra zuzendariaren kontratazioaren ziurtagiria ekarri beharko dute.
2. Higiezin horren jabeei ohartaraztea, aurreko puntuan eskatutako obrak egin ezean ezarritako epean, Udala exekuzio subsidiarioan aritu ahalko dela epea amaitu eta biharamunetik aurrera, kasu horretan dagozkion tasak igorriko direlarik, sortutako gastuen % 120, alegia.
3. Era berean, jabeei ohartaraztea aipatutako epean eskatutako obrak ez egiteak zehapen espedientea irekitzea ekarriko duela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 248.5 artikuluan tipifikaturik eta 50.000 pezetatik 1.000.000 pezeta bitarteko isunarekin zehatuta dagoen hutsegite arin baten erantzule diren aldetik.
4. Jabeei adieraztea konpontze lan horiek deskribatutako eraikina, egitura eta funtzionaltasun aldetik, etxebizitzaren arloan babesa eska dezaketen jarduketak finantzatzeari buruz indarra duen Foru Dekretura egokitzeko behar diren obren artean sartzen direla.
Obra hauek egiteko zaharberritzeko laguntzak eskatu ahalko dituzte, beti ere eraikinaren egokitzapena, egitura eta funtzionaltasun aldetik, lortzeko behar direnekin batera egiten baldin badira, eta horretarako argibideak jaso ahalko dituzte Etxebizitza Zaharberritzeko Udal Bulegoan, Eslava kaleko 1ean.
Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 59.4 eta 59.5 artikuluan, a) idazatian, eta aplikatu daitezkeen gainerako legeetan xedatutakoa betez, ezagunak ez diren balizko interesatuei jakinarazteko, bai eta legezko bidetik jakinarazten ahalegindu ondoren, helarazi ezin zaienei.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita seian. Alde Zaharraren, Hiri Altzarien eta Berdeguneen Alorreko zuzendaria, Miguel Herrera Esparza.
Iragarkiaren kodea: A9801832