32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hamazazpian egindako osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma izanik, hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

1. Behin betikoz onestea Berriobeitiko arau subsidiarioetako 11. unitatearen xehetasun azterlana, Berriobeitiko Udalak sustatu eta David Azcona Ruiz de Galarreta jaunak, Udaleko arkitektoak, sustatua. Hori guztia Hirigintzako Planeamenduari buruzko Erregelamenduaren 10. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2. Aipatu xehetasun azterlana Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Hirigintzako Planeamenduari buruzko Erregelamenduaren 140.6 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

3. Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Lurraldearen Antolamendurako Batzordeari jakinaraziko zaio, hamar eguneko epean.

Berriobeitin, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita seian. Alkatea, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A9801831