32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

1997ko kontu orokorren espedientea jendaurrean

Berriobeitiko Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hamazazpian egindako osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma izanik, hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

1. Berriobeitiko Udalaren 1997ko ekitaldiko kontu orokorren espediente osoaren aldeko txostena ematea, Kontuhartzailetzak prestatu eta idatzia.

2. Kontuak, frogagiri guztiekin, hamabost egun baliodunetan jendaurrean jartzea, interesatuek erreklamazio, enura edo ohartarazpenak aurkez ditzaten.

3. Jendaurreko epea iraganik, berriz aztertuko dira osoko bilkuran, egon daitezkeen erreklamazioak ebatzi eta kontuak onesteko.

4. 1997ko gastuen aurrekontu orokorreko aldaketari eta kreditu gaikuntzari buruzko espedienteak onestea. 28.422.971 pezetatakoak dira eta berdinduta daude altetan eta bajetan.

Berriobeitin, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita seian. Alkatea, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A9801830