32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hamazazpian egindako osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma izanik, hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Añezkarko hiri lurzoruko 2. poligonoko 150. lurzatiaren xehetasun azterlana, José Ingelmo García jaunak sustatu eta Javier Martínez Huarte-Mendicoa jaunak prestatua. Hori guztia, Hirigintzako Planeamenduari buruzko Erregelamenduaren 140. artikuluan, baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.ean ere, xedatutakoari jarraituz.

2. Onetsitako xehetasun azterlana jendaurrean egonen da 15 egunetan, hirigintzako kudeaketa arintzeari buruzko martxoaren 14ko 3/1980 Errege Dekretu Legearen 4. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan hedadura handiena duten egunkarietako batean jarriz. Añezkarko kontzejuburuari eta xehetasun azterlanaren lurralde esparruko jabeei eta zuzenean ukitutako gainerako interesatuei banan-banan jakinaraziko zaie.

Jendaurreko epeak iraun bitartean, partikular interesatuek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ahalko dituzte.

Berriobeitin, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita seian. Alkatea, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A9801829