II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
F U S T I Ñ A N A
1997ko aurrekontuko aldaketak
Fustiñanako Udalak, otsailaren 13an egindako osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa izanik, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276 eta 284. artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, ondotik ematen diren aurrekontuko aldaketak onestea erabaki zuen, baita idazkaritzan den espedientea jendaurrean jartzea ere hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesatu eskubidedunek bidezkotzat jotzen dituzten enura, ohartarazpen edo alegazioak egin ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganik, behin betikoa izanen da onespena.
1.-Gastuetako kreditu osagarria:
II. kapitulua.-Kaleak eta landa bideak konpontzea: 5.317.255 pezeta.
VII. kapitulua.-Obretako inbertsioak: pezetak 5.863.225.
IX. kapitulua.-Korrituak: 221.887 pezeta.
2.-Gastuetako kreditu gaikuntza:
VII. kapitulua.-Inbertsioak: 6.521.657 pezeta.
3.-Kreditu transferentzia:
Gastuko kreditua, VII. kapitulua, Ofizio Etxea, 7.000.000 pezetako baja, gastuko II. kapitulura pasatzeko.
4.-Dirusarreretako kreditua:
Lur salmenta: 15.080.000 pezeta.
Etxebizitzen salmenta: 8.200.000 pezeta.
Arau subsidiarioetako dirulaguntza: pezetak 1.810.200.
1993ko etxebizitza salmentaren gerakinetako baja: 3.292.800 pezeta.
Gastuak, guztira: 17.924.024 pezeta.
Dirusarrerak, guztira: 21.797.400 pezeta.
Fustiñanan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita hiruan. Alkatea, J.A. Sola.
Iragarkiaren kodea: A9801825