II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
Aldaketa Tuterako (Nafarroa) Fustiñana karrikako 1.etik 19.era bitarteko lurzatien xehetasun azterlanean
Udaleko Alkatetzak, 1998ko otsailaren 24ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Fustiñana karrikan 1.etik 19.era bitarteko lurzatiek osatzen duten unitatearen xehetasun azterlana, Francisco López de Carlos jaunak sustatua, baita espedientea jendaurrean paratzea ere, hamabortz egun baliodunetan paratu ere Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azter dezaten eta bidezko juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da orok jakin dezan.
Tuteran, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko otsailaren hogeita bortzean. Jarduneko alkate udalburua, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: A9801807