32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T X A U R I

Etxauriko arau subsidiarioen U.E. 4 A eta U.E. 3 D unitateen urbanizazioaren aldaketa behin betikoz onetsirik

Etxauriko Udalak honako erabaki hau hartu zuen 1998ko urtarrilaren 2an egindako osoko bilkuran:

"U.E. 4 A eta U.E. 3 D unitateak urbanizatzeko proiektuaren aldaketa onesteko jendaurreko epea iragan denez gero, proiektu hori Etxauriko Udalak sustatu baitzuen eta Xabier López de Uralde jaun arkitektoak prestatu, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabaki da:

1. Behin betikoz onestea Etxauriko Udalak sustaturiko urbanizazio proiektua, Etxauriko arau subsidiarioetako U.E. 4 A eta U. E 3 D unitateei dagokiena.

2. Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea".

Etxaurin, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hemeretzian. Alkatea, Alejandro Labiano Irujo.

Iragarkiaren kodea: A9801804