I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
DERRIGORREZKO DIRUBILKETA. Ondasun higiezinen gaineko bahitura eginbidearen jakinarazpena.
Frogagirian aipatzen diren arrazoiengatik ondasun higiezin hauek bahitzeko eginbidea jakinarazterik izan ez denez (1997ko azaroaren 11koa), ediktu honen bidez aditzera ematen da 015664696 zenbakiko I.F.Z./N.A.N. duen Víctor Lerga Ibáñez jaunaren kontra 12.458 zenbakiko premiamendu espedienteari ekin zaiola. Horretan agertzen den diru kopurua 376.639 pezetakoa da, gehi korrituetarako behin-behinekoz kalkulatzen diren 115.000 eta prozeduraren gastuetarako 100.000 pezeta. Hori dena kontzeptu hauengatik: 1993, 1994 eta 1995eko Errenta-PFEZ (erreferentzi zenbakiak: 3269478-4, 3878477-7, 4500187-1), eta bere garaian modu frogagarrian jakinarazitako 1994ko azaroaren 15eko, 1995eko azaroaren 11ko eta 1996ko azaroaren 16ko premiamendu probidentzien bidez.
Aipaturiko bahitura eginbidea eman da Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 124. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, bukaeran zehazten den finkaren gainean. Ohartarazten da, legezko tramiteak betetzen direnean, Erregelamendu horren 125. artikuluarekin bat, behar den agindua emanen dela dagokion Jabetza Erregistroan Nafarroako Foru Komunitatearen izenean paratu dadin eta, ondoren, bahitutako ondasunak enkante publikoan besterendu daitezen.
Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 124.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ondasun higiezinen bahitura hau jakinarazten zaie zordunari eta bere ezkontidea den Ana María Oronoz Irigoyen andreari, hirugarren edukitzaileei eta hartzekodun hipotekarioei, horrelakorik balitz.
Helegiteak: dirubilketarako kudeaketaren egintzen kontra helegite hauek paratzen ahal dira: berraztertzekoa, 15 eguneko epearen barrenean, Derrigorrezko Dirubilketaren atalburuaren aurrean, edo gora jotzeko helegitea, epe berean, Nafarroako Gobernuan (Tributu arloko Txosten eta Ebazpen Organoan).
BAHITZEN DEN FINKA
11.225-N zenbakidun finkaren 1/2 zatitu gabea, 678. liburukia, 463. liburua, 42. orria, Iruñeko 2 zenbakiko Jabetza Erregistroa. Hiri finka: Iruñeko Kodesko Andramari kalean hiru zenbakia duen etxeko laugarren solairua A. B1-4 motako etxebizitza, eraikitako azalera laurogeita hamasei metro karratu eta hirurogeita lau dezimetro karratukoa eta, erabilgarria, hirurogeita hamabost metro karratu eta hemeretzi dezimetro karratukoa.
Katastroa: etxebizitza, Iruñean, Kodesko Andramari kalea, 3-4.A. 88. lurzatia, 3. poligonoa, 13. hiri unitatea; 87 metro karratu.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hiruan.-Derrigorrezko Dirubilketaren atalburua, José Luis Remón Corrales.
Iragarkiaren kodea: A9801234