32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

68/1998 FORU DEKRETUA, martxoaren 2koa, Cabanillas aldeko lurzati berrantolamenduko ustiapen azalera oinarrizkoa, lehorreko lur eta ureztalurretan, gutxienez eta gehienez zenbatekoa izanen den ezartzen duena, bai eta, ustiategi mistoetan, ureztalurrak lehorreko lur bihurtzeko eta alderantziz egiteko indizeak ere.

Abuztuaren 28ko 1867/1985 Foru Dekretuak Cabanillas aldeko lurzati berrantolamendua, orokorrean, onura publikokoa eta lehenbailehen egin beharrekoa zela deklaratu zuen.

Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko abenduaren 9ko 18/1994 Foru Legeak bere lehen eta bigarren xedapen iragankorretan ezarri bezala, aipatutako lurzati berrantolamenduaren prozedurari aplikatuko zaizkio Foru Lege horretan ezarritako mozkinak.

Ustiapen azalera oinarrizkoak sortzeko Foru Lege horrek zenbait laguntza ekonomiko eta beste onura batzuk ezarri ditu, hala nola, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren salbuespena.

Cabanillasko lurzati berrantolamendua onura publikokoa eta lehenbailehen egin beharrekoa deklaratzen duen Errege Dekretuak ez du zehazten lehorreko lur eta ureztalurren ustiapen azalera oinarrizkoa gutxienez eta gehienez zenbatekoa izanen den, ez eta, ustiategi mistoetan ureztalurrak lehorreko lur bihurtzeko eta alderantziz egiteko indizeak ere; horregatik bidezkoa da bihurtze indize eta muga horiek onestea Foru Dekretu honen bitartez, Cabanillas aldeko lurzati berrantolamendu horietan partaide direnek abenduaren 9ko 18/1994 Foru Legean ezarri onurak eskuratu ahal ditzaten.

Horrenbestean, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko martxoaren biko bilkuran hartutako erabakiari jarraituz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Cabanillas aldeko lurzati berrantolamenduko ustiapen azalera oinarrizkoa, ureztalurretan, gehienez hogeita sei (26) hektareakoa izanen da, eta gutxienez laukoa (4).

2.artikulua. Cabanillas aldeko lurzati berrantolamenduko ustiapen azalera oinarrizkoa, lehorreko lurretan, gehienez ehun eta berrogeita hamar (150) hektareakoa izanen da, eta gutxienez hirurogeikoa (60).

3. artikulua. Ustiategi mistoetan, lehorreko lurrez eta ureztalurrez osatuetan alegia, ureztalurrak lehorreko lur bihurtzeko indizea, bost unitate koma hirurogeita hamazazpi zentesimakoa izanen da (5,77), eta horixe aplikatuko da, hain zuzen ere, ustiategi misto batek gehieneko muga gainditzen duen ala ez jakiteko.

4. artikulua. Aurreko puntuan bezalaxe ureztalurrak lehorreko lur bihurtzeko indizea hamabost unitatekoa izanen da (15), ustiategi misto batek gutxieneko muga gainditzen duen ala ez jakiteko.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek indarra hartuko du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunean.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko martxoaren bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A9802128