I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Biltzar Jauregi eta Kultur Auditorioa eraikitzeko ideien lehiaketa publikoa.
Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak 1998ko otsailaren 23an emandako Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Biltzar Jauregi eta Kultur Auditorioa eraikitzeko ideien lehiaketa publikoaren deialdia egin eta lehiaketa horren oinarriak onartu dira. Ondokoak dira ezaugarri nagusiak:
1.-Xedea:
Iruñean Nafarroako Biltzar Jauregi eta Kultur Auditorioa eraikitzeko ideien lehiaketa publikoa.
2.-Lehiakideak:
Lehiaketa honetan parte hartu ahalko dute Espainian legez beren lanbidean jarduteko gaitasuna duten arkitektoek, banaka edo elkartuta, eta aipatutako gaitasuna duen arkitekto batek zuzendutako disziplina anitzeko taldeek.
3.-Sariak:
-Lehen saria: 7.000.000 pezeta.
-Bigarren saria: 5.000.000 pezeta.
-Hirugarren saria: 4.000.000 pezeta.
-7 akzesit; bakoitza 2.000.000 pezetakoa.
Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan departamentuak adierazten du proiektua eta, ondoren, obraren zuzendaritza teknikoa lehen saria irabazten duen lehiakidearen esku utzi nahi duela.
4.-Egutegia.
-Izena emateko eta oinarriak jasotzeko epea: hiru hilabete, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
-Kontsultak: idatziz, izena emateko epearen barruan.
-Proposamenak jasotzeko epea: sei hilabete, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
5.-Izena ematea.
-Baldintzak:
Elkargo Ofizialak luzatutako kolegiazio ziurtagaria aurkeztu beharko da lehiaketan izena emateko, baita inskribatze eskubideengatik 10.000 pezeta ordaindu izanaren frogagiria ere. Kopuru hori bi modutan ordaindu ahalko da: Nafarroako Foru Komunitatearen kontuan sartuz edo behar bezala bete den eta zenbateko horri dagokion taloi izendunaren bidez.
-Helbidea:
Izena emateko eskaera eta lehiaketari dagozkion gutunak oro aurkezteko edo bidaltzeko helbidea ondokoa da:
Nafarroako Biltzar Jauregi eta Kultur Auditorio eraikitzeko ideien lehiaketa publikoa
Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentua.
Turismo Zerbitzua.
Blas de la Serna kalea, 1 (Fuerte del Príncipe II eraikina, 4. solairua) 31005 Iruña.
6.-Agirien aurkezpena
Lehiaketaren oinarriak eta bertan aipatzen diren gainerako agiriak izena emateko momentuan emango zaizkie lehiakideei edo, bestela, bidali egingo zaizkie.
Iragarkiaren kodea: A9801822