I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
FORU AGINDUA, 1998ko martxoaren 10ekoa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Iruñeko Hiri Barneko Garraioetarako Kooperatibari (COTUP) bidaiarien hiri barneko garraiorako zerbitzuaren tarifak onesten dizkiona.
Ikusirik Iruñeko Hiri Barneko Garraioetarako Kooperatibak bidaiarien hiri barneko garraiorako zerbitzuaren tarifak aldatzeko egin duen eskaera.
Kontuan harturik Iruñeko Udalak 1997ko abenduaren 12ko bilkuran emandako txostenean honako tarifa hauek proposatu dituela:
-Bidaia bakarra "bono-bus" txartelarekin: 55 pezeta.
-Txartel arrunta: 95 pezeta.
-Bidaia bakarra 65 urtetik goitikoen "bono-bus" txartelarekin: 30 pezeta.
-Bidaia bakarra "bono-bus" txartelarekin, LISMI pentsioen edo kotizatu ez dutenen pentsioen titularrendako: 30 pezeta.
-Bidaia bakarra ezinduendako "bono-bus" txartelarekin, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak lanerako elbarritasun osoaren eta elbarritasun iraunkor handiaren deklarazio ofiziala egin badu: 30 pezeta.
-Bus-aldaketa elektronikoa: 25 pezeta.
-Uztailaren 6tik 14ra, biak barne, goizaldeko 1:00etik 6:00ak arte, tarifa bakarra izanen da eta "bono-bus" txartela erabiltzerik ez da izanen: 150 pezeta.
1997ko abenduaren 29 eta 30ean egindako bilkuretan kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteen iritziak entzun ondoren, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren 22. 2.d) artikulua betetzeko asmoz.
Autobus berriak erosten, lineak hobetzen eta txanpon txartelaren bidezko ordainketa sistema berria paratzen izaniko diru-ezartzaren bidez zerbitzuak izan duen garapena ikusi ondoren, elkarte horiek eta COTUPek Iruñeko Udalak proposaturiko tarifak onartzea erabaki dute, horiek txanpon txartela abian jarri arte indarrik hartuko ez badute ere.
COTUPek, martxoaren 9an eginiko bileran, adierazi zuenez, finantza entitate laguntzaileek jakinarazi diote 1998ko martxoaren 16an jarriko dela abian txanpon txartela ordaintzeko baliabide gisa.
Ikusirik Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuak egindako txostena.
Hori horrela, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak,
XEDATU DU:
1. Iruñeko Hiri Barneko Garraioetarako Kooperatibari (COTUP) bidaiarien hiri barneko garraiorako zerbitzuaren tarifa hauek onestea:
-Bidaia bakarra "bono-bus" txartelarekin: 55 pezeta.
-Txartel arrunta: 95 pezeta.
-Bidaia bakarra "bono-bus" txartelarekin, LISMI pentsioen edo kotizatu ez dutenen pentsioen titularrendako: 30 pezeta.
-Bidaia bakarra ezinduendako "bono-bus" txartelarekin, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak lanerako elbarritasun osoaren eta elbarritasun iraunkor handiaren deklarazio ofiziala egin badu: 30 pezeta.
-Aldaketa elektronikoa, gehienez ere 30 minututan: 25 pezeta.
-Uztailaren 6tik 14ra, biak barne, goizaldeko 1:00etik 6:00ak arte, tarifa bakarra izanen da eta "bono-bus" txartela erabiltzerik ez da izanen: 150 pezeta.
2. Tarifa hauek jendearen begibistan egon beharko dute ibilgailuetan eta geltoki estalietan, irailaren 15eko 2807/1972 Dekretuaren seigarren artikuluan xedaturikoa bete dadin. Halaber, tarifa horiekin batera ohartaraziko da non eros daitezkeen "bono-bus" txartela, 65 urtetik goitikoendako eta ezinduendako txartelak eta txanpon txartela.
3. Tarifek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen diren egun berean hartuko dute indarra.
4. Ebazpen honen berri jakinaraztea Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuari, Iruñeko Udalari, Iruñeko Hiri Barneko Garraioetarako Kooperatibari eta Nafarroako kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteei, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko martxoaren hamarrean.-Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Ramón Bultó Llevat.
Iragarkiaren kodea: A9802301