I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
192/1998 FORU AGINDUA, otsailaren 26koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Irurtzungo Arau Subsidiarioak 2. poligonoko 28. lurzatian aldatzeko espedientea, Jesús Legarra Lopetegui jaunak sustatua, behin betikoz onesten duena.
Irurtzungo Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.
Aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena aztertuta, bidezko da behin betikoz onestea.
Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,
AGINDU DUT:
1. Irurtzungo Arau Subsidiarioak 2. poligonoko 28. lurzatian aldatzeko espedientea, Jesús Legarra Lopetegui jaunak sustatua, behin betikoz onestea.
2. Foru Agindu honen aurka Nafarroako Gobernuan helegite arrunta paratzen ahal dela adieraztea, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.
3. Foru Agindu hau Irurtzungo Udalari eta Jesús Legarra Lopetegui jaunari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko otsailaren hogeita seian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A9801875