I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
186/1998 FORU AGINDUA, otsailaren 26koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Zuñigako Lerrokaduren Azterlana, 1. poligonoko 149. lurzatiari dagokiona, María Rosario Gimeno Laraudogoitia andreak sustatua, behin betikoz onesten duena.
Zuñigako Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.
Aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena aztertuta, bidezko da behin betikoz onestea.
Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen seigarren xedapen iragankorrean xedatutakoari jarraikiz,
AGINDU DUT:
1. Zuñigako Lerrokaduren Azterlana, 1. poligonoko 149. lurzatiari dagokiona, María Rosario Gimeno Laraudogoitia andreak sustatua, behin betikoz onestea.
2. Foru Agindu honen aurka Nafarroako Gobernuan helegite arrunta paratzen ahal dela adieraztea, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.
3. Foru Agindu hau Zuñigako Udalari eta María Rosario Gimeno Laraudogoitia andreari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko otsailaren hogeita seian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A9801874