32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

147/1998 FORU AGINDUA, otsailaren 24koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Zizur Nagusiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra D-15 unitatean, D'''-15 azpiunitatean, 75. lurzatian aldatzeko espedientea, Juan José Echavarri Murugarren jaunak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Zizur Nagusiko Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.

Aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena aztertuta, bidezko da behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Zizur Nagusiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra D- 15 unitatean, D'''-15 azpiunitatean, 75. lurzatian aldatzeko espedientea, Juan José Echavarri Murugarren jaunak sustatua, behin betikoz onestea.

2. Foru Agindu honen aurka Nafarroako Gobernuan helegite arrunta paratzen ahal dela adieraztea, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Zizur Nagusiko Udalari eta Juan José Echavarri Murugarren jaunari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko otsailaren hogeita lauan.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9801847