32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUGIRO, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak aurrikusten duen jakinarazpena egitea ezinezkoa izan denez gero, alegia, Miguel Jiménez Amador jaunari ehiza arloan indarra duen arauteria hausteagatik irekitako 298/97 zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa, indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzeari ekin zaio:

1521/1997 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Miguel Jiménez Amador jaunari zehapen espedientea irekitzen diona.

Basa Fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruz martxoaren 5ean eman zen 2/1993 Foru Legea hautsi zuelakoan, Foruzaingoak 1997ko abuztuaren 9an aurkeztutako salaketa ikusirik.

Basa Fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko Foru Legearen 98. artikuluaren arabera,

AGINDU DUT:

1. Miguel Jiménez Amador jaunari zehapen espedientea irekitzea, Basa Fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea ustez hautsi duelako.

2. Lurdes Aldabe Villanueva Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko letratu andrea espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu honen berri salatuari, salatzaileari eta Natura Zaintzeko Zerbitzuari ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeita hamarrean.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolana Barcina Angulo.

KARGU PLEGUA

298/97 Espedientea

1.-Salatua: Miguel Jiménez Amador.

Helbidea: Ruiz de Alda, 10-1, Lizarra.

2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 1997ko abuztuaren 9an, Ega ibaian, Legariako udalerrian.

3.-Salatutako egintzak: amuko karamarroa gauez harrapatzea, argi artifizialekin, baimendurik ez dagoen ibaiaren tarte batean eta lizentziarik gabe.

4.-Hautsitako araua: ustezko arau-hausteak Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean daude tipifikaturik, artikuluko hauetan:

a) Gauez arrantzan aritzea arau-hauste arina da, 119.11 artikuluaren arabera.

b) Argi artifizialekin arrantzan aritzea oso arau- hauste larria da, 121.1 artikuluaren arabera.

c) Lizentziarik gabe arrantzan aritzea arau-hauste larria da, 120.8 artikuluaren arabera.

d) Baimendurik ez dagoen tartean arrantzan aritzea arau-hauste larria da, 120.23 artikuluaren arabera.

5. Zehapen proposamena: Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeko 122. artikulua kontuan hartuz, 355.003 pezetako isuna ezartzea eta arrantzarako lizentzia lortzeko hiru urtez ezgaitzea proposatzen da. Diru zehapena honelaxe banatzen da:

-5.000 pezeta, arau-hauste arinarengatik.

-100.002 pezeta, bi arau-hauste larriengatik.

-250.001 pezeta, oso larria den arau-hausteagatik.

6. Kalteordainak: Ez da beharrik.

7. Beste zehapen batzuk: Ez da beharrik.

8. Harrapakinen eta arrantza-tresnen destinoa: dekomisaturiko tresnak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan daude eta, 3.000 pezeta eta zehapen nagusia ordaindu ondoren, berreskuratzen ahalko dira.

Basa Fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluarekin bat, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio hari bere eskubideen alde jotzeko bidezko deritzen alegazioak egin ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko abenduaren hogeita hamarrean.-Instruktorea, Lurdes Aldabe Villanueva.

Iragarkiaren kodea: A9801856