I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
ERABAKIA, 1998ko otsailaren 23koa, Nafarroako Gobernuak hartua, 1997-1999 hirurtekorako Toki Azpiegituren Plan Berezia onesten duena.
Abenduaren 30eko 24/1997 Foru Legeak, toki azpiegituren arloan plan berezi bat ezartzen du, 1997- 1999 hirurtekorako eta haren Eranskinean ageri diren toki entitateei zuzendua.
Lege horren 2. artikuluan ezartzen denez, finantzaketaren xede izanen dira honako inbertsio mota hauek:
"Goi presioko ur hornidurarako plan zuzentzailea eta ura banatzeko eta saneamendurako hiri-sareei eta zoladurei dagozkien toki programazioko obrak, 1997- 1999rako Toki Azpiegituren Hirurteko Planari buruzko apirilaren 2ko 3/1996 Foru Legeko 2. eta 3. artikuluetan zehaztu bezala. Inbertsio mota horretarako aurreikusiriko dotazio ekonomikoak eskatzen direnak baino gehiago izan balitez, soberako diru-kopuruak herri arteko bideetarako eskakizunetan erabil litezke. 1997-1999rako Toki Azpiegituren Hirurteko Planari buruzko apirilaren 2ko 3/1996 Foru Legeko 3. artikuluko 9. atalean aipatzen direnak dira inbertsio horiek."
Legeko 3. artikuluak finkatzen du Plana finantzatzeko bereizten diren diru-ekarpenen zenbatekoa, honela:
Diru ekarpenak (mila pezetaka):
1997: 600.000 pezeta.
1998: 350.000 pezeta.
1999: 350.000 pezeta.
Guztira: 1.300.000 pezeta.
Legeko 4. artikuluan ezartzen da goi presioko ur hornidurarako plan zuzentzailea 1997-1999rako Toki Azpiegituren Hirurteko Planari buruzko apirilaren 2ko 3/1996 Foru Legean eta haren erregelamenduzko garapenean aurreikusirikoarekin bat burutuko eta garatuko dela, eta 5. artikuluan honako hau jartzen du: "Toki programazioko obrak toki entitate bakoitzak aurkeztekoak dituen eta Foru Lege honetan aipatzen diren eskabideetan lorturiko hautatze eta lehentasun koefizientearen arabera hautatuko dira eta emanen zaie lehentasuna 1997-1999rako Hirurteko Plana prestatzeko prozesuan, banan-banako azpiegitura urritasuna dela-eta epe laburrera beharrezkotzat jotzen diren mota zehaztuko obrak aintzakotzat joz."
Goi presioko ur hornidurarako plan zuzentzailerako diru-ekarpenen araubidea, 6. artikuluan xedatzen denari jarraikiz, ehuneko 10ekoa izanen da, 1997-1999rako Toki Azpiegituren Hirurteko Planari buruzko Foru Legean inbertsio horietarako aurreikusiriko diru-ekarpena osatuz, eta toki programazioko obretarako ekarpenen araubidea Lege bereko 8. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoa izanen da.
Aipatu arau horiek aplikatuz, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak kontuak egin eta atera du zenbatekoa den goi presioko ur hornidurarako plan zuzentzailean sarturiko toki entitateei dagozkien inbertsio osagarrien kopurua, eta prestatu du Planaren barreneko Toki Programazioaren kapituluan sartu behar diren entitateen zerrenda, bakoitzari dagozkion obra eta diru kopuruak zehaztuta.
Azkenik, 8. artikuluan ezartzen da ezen, Foru Lege honetan biltzen den Plan berezia osatu, garatu, kudeatu eta betearazteko prozedura 1997-1999rako Toki Azpiegituren Hirurteko Planari buruzko apirilaren 2ko 3/1996 Foru Legean eta hori garatzeko ekainaren 10ean eman zen 241/1996 Foru Dekretuan ezarririkoa izanen dela, eta arau honetan aurreikusiriko berezitasunekin bat etorraraziko dela.
Hori dela-eta, aipatu Foru Dekretuko 3.1 artikuluan xedatzen da ezen, Hirurteko Plana osatzeko, Toki Administrazioko Departamentuak Nafarroako Gobernuari igorriko diola Hirurteko Planaren proposamena, zeina, behin onetsirik, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emanen baita proiektu gisa, interesa duten toki entitateak jakinaren gainean egon daitezen eta, aztertu ondoren, behar dena aditzera eman dezaten. Beste aldetik, Foru Dekretu bereko 42. artikuluan xedatzen da ezen, Hirurteko Planaren proiektuan dauden inbertsio obren toki entitate onuradunek, hura argitaratu eta hilabeteko epean, han aipatzen diren baldintzak betetzen dituztela frogatu beharko dutela, behar diren agiri eta ziurtagirien bidez.
Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Onestea 1997-1999 hirurtekorako Toki Azpiegituren Plan Berezia, erabaki honen eranskinean datorrena.
2. Hilabeteko epea jartzea, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Planeko Toki Programazioaren sailean hasiera batez sarturik dauden toki entitateek, obren titular gisa ageri direnek, Nafarroako Gobernu honetako Toki Administrazioko Departamentuan aurkez ditzaten ekainaren 10eko 241/1996 Foru Dekretuko 42. artikuluan aipatzen diren agiri eta ziurtagiriak, eta toki entitate interesatuek beren iritzia aditzera eman dezaten.
3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita hiruan.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.
E R A N S K I N A
1997-1999 hirurtekorako Toki Azpiegituren Plan Berezirako proiektua
Inbertsioak (BEZa barne) mila pezetaka
A) Plan zuzentzaileak
GOI PRESIOKO UR HORNIDURA
ARANO
Ur-hartzea eta eramatea berritzea
1.600,00
1.600,00
ARRIETA
Ur-eramatea eta ur-biltegia berritzea
2.000,00
2.000,00
BETELU
Ur-eramatea berritzea
2.200,00
2.200,00
ERROIBAR
Aurizberriko ur-eramatea eta ur-biltegia hein batean berritzea
2.839,70
2.839,70
ARRATOZKO UR MANKOMUNITATEA
Zaraitzu soluzioa (2. fasea)
17.400,00
17.400,00
URROTZ
Ura hartu eta putzutik ateratzea
1.900,00
1.900,00
AMESKOABARREN
Ur-hornidurako hodia (1. fasea)
9.500,00
9.500,00
AGOITZ, LONGIDA, URRAUL BEITI ETA IRUNBERRI
Irati soluzioa (1. fasea) Tarteak: Agoitz-Ekai-Billabeta-Murillo (Longida)
38.000,00
38.000,00
LUZAIDE
Gainekoleta eta Pekotxetako auzoen ur-hornidura
2.588,90
2.588,90
GUZTIRA
78.028,60
27.939,70
50.088,90
Eman diren kopuru horiek 1997/1999rako Toki Azpiegituren Hirurteko Planean sartutako inbertsioen % 10 egiten dute
B) Toki Programazioko Inbertsioak
ABAURREGAINA
Horn. eta san. sareak berr. eta zol. ematea (1.ª fase)
150.000
84.000
66.000
IRUROZQUI
Horn. eta san. sareak berr. eta zol. ematea
36.449
36.449
AURITZ
Horn. eta san. sareak berr. eta zol. ematea (2. fasea)
51.884
51.884
GASTIAIN
Hornidurako hodi nagusia berritzea.
4.032
4.032
NARKUE
Horn. eta san. sareak berr. eta zol. ematea
41.202
41.202
ARANARATXE
Horn. eta san. sareak berr.
25.740
25.740
LERGA
Horn. eta san. sareak berr. eta zol. ematea S. Martin k.
11.400
11.400
IBILTZIETA
Horn. eta san. sareak berr. eta zol. ematea
27.076
27.076
LARRAONA
Hodi nagusia, saneamenduko kolektoreak eta zoladura ematea
20.291
20.291
ARIBE
Horn. eta san. sareak hein batean berr. eta zol. ematea
45.599
45.599
LEOTZ (KONTZEJUA)
Horn. eta san. sareak berr. eta zol. ematea Plaza
11.388
11.388
ARAMENDIA
Horn. eta san. sareak berr. eta zol. ematea
37.689
37.689
LEATXE
Horn. eta san. sareak berr. eta zol. ematea (1. fasea)
72.732
72.732
ORBAITZETA
Horn. eta san. sareak berr. eta zol. ematea (1. fasea)
90.000
90.000
LABAIEN
Horn. eta san. sareak berr. Beintzan eta Labaienen
123.871
123.871
PETILLA DE ARAGON
Horn. eta san. sareak berr. eta zol. ematea
16.741
16.741
USKARTZE
Horn. eta san. sareak berr. eta zol. ematea (1. fasea)
60.000
60.000
GALIPENTZU
Horn. eta san. sareak berr., herri zaharra
43.163
43.163
AGOITZ
Horn. eta san. sareak berr. eta zol. ematea (2. fasea)
250.000
250.000
ERROIBAR
Horn. eta san. sareak berr. eta zol. ematea
93.925
ARDAITZ. Saneamendu sarea berr.
4.700
LOIZU. Saneamendu sarea
7.500
MEZKIRITZ. Horn. eta san. sareak berr.
16.700
ORONDRITZ. Horn. eta san. sareak berr.
20.800
LINTZOAIN. Horn. eta san. sareak berr.
10.000
BIZKARRETA-GERENDIAIN. Horn. sareak berr. eta zol. ema.
34.225
IZIZE
Horn. eta san. sareak berr. eta zol. ema.
36.957
36.957
ORBARA
Horn. eta san. sareak berr. eta zol. ematea
49.957
49.957
ABINTZAO
Horn. eta san. sareak berr. eta zol. ema.
13.556
13.556
GIRGILLANO
Horn. eta san. sareak berr. eta zol. ematea Girgillanon eta Etxarrentxulon
86.894
86.894
BIDANKOZE
Horn. eta san. sareak berr. eta zol. ematea (2. fasea)
36.996
36.996
AMESKOABARREN
Horn. eta san. sareak berr.
174.417
BARINDANO. Horn. eta san. sareak berr.
68.206
SAN MARTIN. Horn. eta san. sareak berr.
62.387
EKALA. Horn. eta san. sareak berr.
43.824
GUZTIRA
1.611.959
1.220.122
391.837
Iragarkiaren kodea: A9801786