I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
229/1998 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Tuterako "Benjamín de Tudela" B.H.I.ko sarbidea zolatzeko lanen bigarren fasearen proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua onesten dituena.
Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du Tuterako "Benjamín de Tudela" B.H.I.ko sarbidea zolatzeko lanen bigarren fasea kontratatzeko.
-Mota: enkantea.
-Xedea: Tuterako "Benjamín de Tudela" B.H.I.ko sarbidea zolatzeko lanen bigarren fasea burutzea.
-Aurrekontua: 9.870.366 pezeta, BEZa barne.
-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeita seigarren egun balioduna arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).
-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan zehazten direnak. Agiriok jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.
-Eskaintzak jendaurrean irekitzea: jendaurrean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasi eta laugarren egun balioduneko 12:00etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).
Administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, 9:00etatik 14:00ak arte, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita seian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.
Iragarkiaren kodea: A9801814