32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

228/1998 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, 200 Kvako etxola motako eraldaketa zentro trifasikoa berritu eta egokitzeko eta Tuterako "Benjamín de Tudela" B.H.I.ko 220/3 tentsioa aldatzeko B.T. instalazio elektrikoa berritzeko lanen proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua onesten dituena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du 200 Kvako etxola motako eraldaketa zentro trifasikoa berritu eta egokitzeko eta Tuterako "Benjamín de Tudela" B.H.I.ko 220/3 tentsioa aldatzeko B.T. instalazio elektrikoa berritzeko lanak kontratatzeko.

-Mota: enkantea.

-Xedea: 200 Kvako etxola motako eraldaketa zentro trifasikoa berritu eta egokitzeko eta Tuterako "Benjamín de Tudela" B.H.I.ko 220/3 tentsioa aldatzeko B.T. instalazio elektrikoa berritzeko lanak burutzea.

-Aurrekontua: 17.868.533 pezeta, BEZa barne.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeita batgarren egun balioduna arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan zehazten direnak. Agiriok jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzea: jendaurrean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasi eta seigarren egun balioduneko 12:00etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, 9:00etatik 14:00ak arte, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita seian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A9801813