I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
680/1998 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Ingurugiro zuzendari nagusiak emana, 1998ko urtarrilaren 18ko 476/1998 Ebazpena indarrik gabe uzten duena. Ebazpen horren bidez Ingurugiro Zuzendaritza Nagusiko administrazio espedienteak eta jendearen harrera egoki kudeatzeko sistema informatizatu baten garapena eta hornidura prozedura irekian eta presako lehiaketa bidez kontratatzeko espedientea onetsi zen.
1998ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 21/1997 Foru Legeak 41.4 artikuluan ezartzen du "Lehendakaritza eta Barne kontseilaria izanen dela informazio sistema eta teknologietarako aktibo informatikoen erosketak kontratatzeko organoa".
Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 26an emandako 3/1996 Foru Aginduaren bidez delegaturik ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ingurugiro Zuzendaritza Nagusiko administrazio espedienteak eta jendearen harrera egoki kudeatzeko sistema informatizatu baten garapena eta hornidura prozedura irekian eta presako lehiaketa bidez kontratatzeko espedientea onetsi zuen urtarrilaren 18ko 476/1998 Ebazpena indarrik gabe uztea.
2. Ebazpen honen aurka errekurtso arrunta jarri ahalko da Nafarroako Gobernuan, jakinarazten den egunetik hasita hilabeteko epearen barruan, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikulutik 116.era bitartean xedatutakoari jarraikiz.
3. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Teknikora, Kontrol Administratiboaren Atalera eta Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzakoan duen kontuhartzaile delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko martxoaren seian.-Ingurugiro zuzendari nagusia, José Torres Ruiz.
Iragarkiaren kodea: A9802133