I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
304/1998 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, 956/1997 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen haren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko administrari laguntzaileen 46 lanpostu huts merezimendu lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 7an emandako 1433/1997 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko administrari laguntzaile izateko 46 lanpostu huts merezimendu lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatutako deialdia 1997ko azaroaren 28ko 143. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak abenduaren 30ean emandako 956/1997 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Zerrenda hori 1998ko urtarrilaren 19ko 8. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.
Ondoren epaimahaiko kide batek parte hartzeari uko egin diolarik, bidezko da Epaimahai Kalifikatzailearen osaera aldatzea.
Abenduaren 26ko 604/1995 Errege Dekretuaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariari emandako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Epaimahai Kalifikatzailearen osaera aldatzea. Raquel Aguinaga Pascual andrearen ordez María José Pinillos Eguiluz andrea izango da mahaikide, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkari gisara.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.
3. Ebazpen hau interesatuari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoera Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hemeretzian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Ignacio M. Recondo Aizpuru.
Iragarkiaren kodea: A9801852