I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
19/1998 FORU AGINDUA, 1998ko otsailaren 27koa, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak emana, Pedro Ramón Iguelz Astrain foruzain jaunari Zoriontze Publikoa ematen diona.
Aintzat harturik bere lanbideari loturiko eginkizunak betetzen erakutsi duen gaitasun eta prestutasuna, non nabarmendu baitira agintarienganako leialtasuna eta lankideenganako zintzotasuna, beti bere Unitatearen eta Nafarroako Foruzaingoaren onerako lan eginez, lankideentzat eredu bikaina izan delarik.
Foruzaingoko buruak proposaturik, eta Nafarroako Polizi Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 88. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz,
AGINDU DUT:
1. Pedro Ramón Iguelz Astrain foruzain jaunari Zoriontze Publikoa ematea.
2. Foru Agindu hau jakinaraztea interesatuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita zazpian.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.
Iragarkiaren kodea: A9801821