I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
17/1998 FORU AGINDUA, 1998ko otsailaren 27koa, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak emana, José Mario Zunzarren Angós Foruzaingoko sarjentu jaunari Zoriontze Publikoa ematen diona.
Aintzat harturik bere lanbideari loturiko eginkizunak betetzen erakutsi duen gaitasun eta prestutasuna, eta batez ere Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegian eta Nafarroako Auzitegi Nagusiko Fiskaltzan egindako lana, bi epaitza organo horien titularren goraipamen eta zoriontzea lortu duena.
Foruzaingoko buruak proposaturik, eta Nafarroako Polizi Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 88. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz,
AGINDU DUT:
1. José Mario Zunzarren Angós Foruzaingoko sarjetu jaunari Zoriontze Publikoa ematea.
2. Foru Agindu hau jakinaraztea interesatuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita zazpian.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.
Iragarkiaren kodea: A9801819