32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

16/1998 FORU AGINDUA, 1998ko otsailaren 27koa, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak emana, Santiago Ongay Amadoz Foruzaingoko sarjentu jaunari Zoriontze Publikoa ematen diona.

Aintzat harturik izan dituen destino guztietan bere lanbideari loturiko eginkizunak betetzen erakutsi duen gaitasun eta prestutasuna, eta batez ere Joko eta Ikuskizunen Atalburu gisa azaldutako gaitasun eta profesionaltasuna, horrek Atalaren izen ona eta are Nafarroako Foruzaingoarena goratzen lagundu baitu.

Foruzaingoko buruak proposaturik, eta Nafarroako Polizi Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 88. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Santiago Ongay Amadoz Foruzaingoko sarjetu jaunari Zoriontze Publikoa ematea.

2. Foru Agindu hau jakinaraztea interesatuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita zazpian.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9801818