I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
15/1998 FORU AGINDUA, 1998ko otsailaren 27koa, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak emana, Lorenzo Eugui Pérez jaunari Zerbitzu Aipagarrien domina ematen diona.
Aintzat harturik Nafarroako Foruzaingoan emandako hogeita zortzi zerbitzu urteak eta bere lanbideari loturiko eginkizunak betetzen erakutsi duen gaitasuna eta prestutasuna nabarmentzekoa izaki, izan ere izan dituen destino guztietan agintarienganako leialtasun zintzoa eta adiskidetasun fidela erakutsi baitu, beti ere lankide guztientzat eredugarri.
Barne zuzendari nagusiak proposaturik, eta Nafarroako Polizi Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 88. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz,
AGINDU DUT:
1. Lorenzo Eugui Pérez jaunari Zerbitzu Aipagarrien domina ematea.
2. Foru Agindu hau jakinaraztea interesatuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita zazpian.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.
Iragarkiaren kodea: A9801817