32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

14/1998 FORU AGINDUA, 1998ko otsailaren 27koa, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak emana, Jesús Barcia Lareu jaunari Zerbitzu Aipagarrien domina ematen diona.

Aintzat harturik Jesús Barcia Lareu jaunak Nafarroako Foruzaingoko Trafiko atalburu gisa egindako lan aipagarria, horren sorrera eta garapenaren bihotza izan baita, bere lanbide jardunean erakutsi duen gaitasuna nabarmentzekoa izaki, eta kontuan harturik Foruzaingoak bideetako trafikoa antolatzen egin duen lan progresibo eta eskergarria, horrek Atalaren izen ona eta are erakundearena berarena ere goratzen lagundu baitu.

Barne zuzendari nagusiak proposaturik, eta Nafarroako Polizi Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 88. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Jesús Barcia Lareu jaunari Zerbitzu Aipagarrien domina ematea.

2. Foru Agindu hau jakinaraztea interesatuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita zazpian.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9801816