32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

65/1998 FORU DEKRETUA, martxoaren 2koa, Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuaren Estatutuak onetsi zituen abenduaren 18ko 596/1995 Foru Dekretua aldatzen duena.

Haur eta Gazteriaren, Hirugarren Adinekoen eta Ezinduen arloetako egoitzek, Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuaren menpe daudenek, eraginkortasun haundiagoa izan dezaten beren kudeaketan, bai eta giza baliabideak ahalik eta ongien erabil daitezen ere antolaketa hobeagoaren mesedetan, beharrezkoa da, beti ere lortutako eskubideak zainduz, zentro horietako Zuzendari postuaren izendapen librea egin ahal izatea.

Hori horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko martxoaren biko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Abenduaren 18ko 596/1995 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuaren Estatutuetako 15. artikuluari bigarren lerroaldea erantsi zaio. Hona hemen:

"Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuaren menpeko Hirugarren Adinekoen eta Ezinduen arloko egoitzetako zuzendariak, lanpostu horien titularrek lortu dituzten eskubideak kaltetu gabe, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak libreki izendatu eta kenduko ditu kargutik, Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuaren zuzendari kudeatzaileak proposaturik. Horretarako izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko plantilan dauden langileak izanen dira eta Gobernuak horietako bakoitzarentzat ezartzen dituen lansariak kobratuko dituzte."

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren bederatzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: A9802125