II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B U R L A T A
Jarduera sailkatuak
Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/89 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da hamabortz (15) egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, Iturrondo industrialdeko 15ean, industri nabe bat, "ibilgailuen kontzesioduna (tailerra eta erakustokia)" jarduerarako egokitzeko lanen udal lizentziaren gainekoa, jarduera sailkatuei buruzko arauteriaren arabera egoki juzkatzen diren erreklamazioak aurkez daitezen. Jarduera hori ondotik zehazten da:
Eskatzailea: Beola Motor, S.A. Jarduera: ibilgailuen kontzesioduna (tailerra eta erakustokia). Tokia: Iturrondo industrialdeko 15a.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan, eta horrekin batean jakinarazten da ebazpen honen kontra administrazioarekiko helegitea para daitekeela zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailean, bi hilabeteren barnean hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko helegitea Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabete baten barnean hau argitaratzen denetik.
Burlatan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko otsailaren hemeretzian. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.
Iragarkiaren kodea: A9801625