II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Jarduera sailkatua
Ingurugiroa babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hori garatzen duen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egunez jendaurrean egonen dela ondotik aipatzen den espedientea udal bulegoetan, epe horretan, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Eskatzailea: Luis Jordan Lanaspa, Gestión y Aparcamientos Pamplona, S.A. ordezkatuz (askotarikoak 1288). Jarduera: lur azpiko aparkalekua. Tokia: Karlos III.a-Merinalde plaza-Gorriti.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hemezortzian. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.
Iragarkiaren kodea: A9801585