II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B U R L A T A
Jarduera sailkatua
Ingurugiroa babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hori garatzen duen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, hamabost egunetan egonen dela jendaurrean jarduera sailkaturako udal lizentziaren espedientea, Benten ingurabidea kaleko 19 beheko lokala "taberna-kafetegirako" egokitzeko, jarduera sailkatuen arauteriari jarraituz. Ondotik zehazten da jarduera, aipatu epean, bidezkotzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen:
Eskatzailea: Santiago Ariztia Arraztoa. Jarduera: taberna-kafetegia. Tokia: Benten ingurabidea, 19, behea.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bere ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka administrazioarekiko errekurtsoa jartzen ahal dela zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean edo, aldez aurretik eta nahi bada, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, argitalpenetik hilabeteko epean.
Burlatan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hemezortzian. Alkatea, José Luis Góngora Setuain.
Iragarkiaren kodea: A9801584