27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL FRUTO

Orubeen salmenta, B.O.E. motako etxeak sustatzeko

Udalak lehiaketa publikorako deia egin du bi orube besterentzeko, babes ofizialeko etxeak egin daitezen sustatzeko.

Hona hemen orubeak:

-Katastroko 4. poligonoko 106. lurzatia, 3.251 metro karratukoa.

-Katastroko 4. poligonoko 134. lurzatia, 2.256 metro karratukoa.

Lehiaketa zuzentzen duten baldintzen plegua Udaletxeko idazkaritzan egonen da interesatuen eskura.

Eskaintzak, baldintzetan aipatzen den dokumentazioarekin batera, aurkez daitezke hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Murillo el Fruton, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hemezortzian. Jarduneko alkatea, Juan Rosauro Elduayen.

Iragarkiaren kodea: A9801677