27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Marcelo Celayeta etorbideko 97. etxeko bizilagunen kanporatze administratiboa

Iruñeko Udalaren Alkatetzak, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urtarrilaren hemeretzian, ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik kanporatze administratiboei buruzko espedienteak, baita Rotxapeako P.P.ko P-4a poligonoa birzatitzeko proiektua ere, ondoko etxebizitzetako bizilagunei errekerimendua egiten zaie hamar eguneko epean etxebizitzak hustu eta Udalaren esku utz ditzaten:

Jasotzailea: Juan Echeverría Echeverría jauna eta lehen solairuko eskuinean bizi direnak, Marcelo Celayeta, 97, 1. eskuina. Iruña.

Jasotzailea: Juan Manuel Jiménez Jiménez jauna eta lehen solairuko ezkerrean bizi direnak, Marcelo Celayeta, 97, 1. ezkerra. Iruña.

Jasotzailea: Jesús Echeverría Echeverría jauna eta bigarren solairuko eskuinean bizi direnak, Marcelo Celayeta, 97, 2. eskuina. Iruña.

Jasotzailea: Pablo Pérez Jiménez jauna eta bigarren solairuko ezkerrean bizi direnak, Marcelo Celayeta, 97, 2. ezkerra. Iruña.

Jasotzailea: Angel Nicolás Jiménez Hernández jauna eta hirugarren solairuko ezkerrean bizi direnak, Marcelo Celayeta, 97, 3. ezkerra. Iruña."

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko egungo Legearen (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 59.4 eta 49.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan Juan Echeverría Echeverría jaunarentzat eta Marcelo Celayeta etorbideko 97ko 1. eskuineko bizilagunentzat, Angel Nicolás Jiménez Hernández jaunarentzat eta Marcelino Celayeta etorbideko 97ko 3. ezkerreko bizilagunentzat, Iruñean biak, eta legez saiatu arren ezin jakinaraztea ezinezkoa izan den haientzat.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeian. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9801647