II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
M O N T E A G U D O
Kultur Etxeko obrak lehiaketan
Udalak lehiaketa bidezko presako lizitaziora dei egiten du obra hau kontratatzeko:
-Kontratuaren xedea: Kultur Etxea.
-Adjudikazio mota: lehiaketa publikoa. Prozedura irekia. Presako tramitazioa.
-Lizitazioarako aurrekontu handiena: 23.733.600 pezeta (industri mozkina, BEZa eta gainerako kontzeptuak barne)
-Behin-behineko fidantza: lizitaziorako aurrekontu handienaren ehuneko 2 (474.672 pezeta).
-Egiteko epea: 9 hilabete.
-Eskaintzen aurkezpena: Udalaren erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamalaugarren egun naturaleko arratsaldeko ordu biak arte.
-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza administratiboen pleguan ageri dena.
-Eskatutako sailkapena: C taldea, 1etik 9rako azpitaldeak, C kategoria. I taldea, 6 eta 9. azpitaldeak, A kategoria. J taldea, 2 eta 4 azpitaldeak, A kategoria.
Proposamen ekonomikoak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik bosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan, Udalaren batzorde gelan.
Proiektua eta adjudikazioa arautzen duten baldintzen plegua udal bulegoetan aztertu ahalko dira, jendearendako orduetan, eskaerak aurkezteko iragarkian aipatu epean.
Halaber, interesatuek kopia eskuratu ahalko dute Teco-Tudela kopiadendan, Eza kalea, 7, Tuteran.
Monteagudon, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hemezortzian. Alkatea, José María Vázquez Royo.
Iragarkiaren kodea: A9801646