27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M O N T E A G U D O

Belarra enkantean

Monteagudoko Udalak enkante publikoan jartzen du Monteagudoko udal mugapeko Monteko belarraren errentamendua, 8 urtetarako eta urtean 982.000 pezetako hasierako prezioan, enkanterako onetsi pleguan ezarritako gainerako baldintzei jarraituz.

Enkantea ahozko posturen bidez eginen da Udaletxean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan, eta posturak 1.000 pezetatakoak izanen dira.

Parte hartzeko, lizitatzaileek hasierako prezioaren ehuneko hamarra eman beharko dute ekitaldia hasi aurretik, fidantza moduan.

Espedientea eta baldintza plegua interesatuen eskura daude udal bulegoetan.

Monteagudon, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hemezortzian. Alkatea, José María Vázquez Royo.

Iragarkiaren kodea: A9801645