27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R T A X O N A

Obra lehiaketa, calle Matasía, Plaza de los Fueros eta travesía Carrascal zolatu eta Matasía kaleko eta Travesía Carrascalko hornidura eta saneamendu sareak berritzea

Kontratuaren xedea: calle Matasía, Plaza de los Fueros eta travesía Carrascal zolatu eta calle Matasía eta travesía Carrascaleko hornidura eta saneamendu sareak berritzea.

Hasierako prezioa, BEZa barne: zolatze lanetarako, 56.153.596 pezeta eta sareak berritzeko, 7.395.588 pezeta.

Mota: lehiaketa publikoa.

Egiteko epea: zortzi hilabete.

Enpresa sailkapena: E taldea, 1 azpitaldea, G taldea, 6 azpitaldea, D kategoria.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Artaxonako Udaletxeko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean aurkeztu ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratiboen pleguan agertzen direnak.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: 1998ko apirilaren 3an, eguerdiko hemabietan, Udaletxeko bilkura aretoan.

Proiektuak eta baldintza ekonomiko-administratiboen plegua lizitatzaileen eskura egonen dira Artaxonako Udaletxeko bulegoatan eta Papelería Rubion, Bergamín, 10, Iruña.

Artaxonan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeian. Alkatea, sinadura ulertezina.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ................................... bizilekua: ..................... helbidea: ................. N.A.N. zk.: .............

Bere izenean edo hau ordezkatuz: (behar dena jarri), calle Matasía, Plaza de los Fueros eta travesía Carrascal zolatu eta Matasía kaleko eta Travesía Carrascalko hornidura eta saneamendu sareak berritzeko lanen lehiaketarako proiektua eta baldintza administratibo eta partikularren plegua ezaguturik, lan horiek .......... hilabetetan osorik egiteko konpromisoa hartzen du, aipatu agiriei hertsiki lotuz eta diru honen truke: ......... (letraz) .......pezeta, gehi BEZaren ........ (letraz) .........pezeta, hots, guztira ............. (letraz) ........ pezeta.

Iragarkiaren kodea: A9801631