II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R T A X O N A
Lehiaketa, ondoko obren zuzendaritzarako aholkularitza teknikoa kontratatzeko: calle Matasía, Plaza de los Fueros eta Travesía Carrascal zolatzeko eta Matasía kaleko eta Travesía Carrascalko hornidura eta saneamendu sareak berritzeko
Artaxonako Udalak lehiaketarako deia egin du ondoko obren zuzendaritzarako aholkularitza teknikoa kontratatzeko: calle Matasía, Plaza de los Fueros eta travesía Carrascal zolatzea eta Matasía kaleko eta Travesía Carrascaleko hornidura eta saneamendu sareak berritzea.
Kontratuaren xedea: Calle Matasía, Plaza de los Fueros eta Carrascal zeharbidea zolatu eta Matasía kaleko eta Travesía Carrascalko hornidura eta saneamendu sareak berritzea.
Hasierako prezioa, BEZa barne: 2.878.645 pezeta, zolatze lanetarako eta 403.914 pezeta, sareak berritzeko.
Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2.
Behin betiko bermea: adjudikazioaren aurrekontuaren % 4.
Eskaintzak aurkezteko epea: hogeita zazpi egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.
Proposamenak irekitzea: 1998ko apirilaren 2an, eguerdiko hamabietan, Udaletxeko bilkura aretoan, eta ondoren proposamenak igorriko zaizkio kontratazio organoari, ebazpena har dezan.
Artaxonan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9801630