II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A B A R D E R A L
Oihan enkantea
Gabarderalgo Kontzejuak, behar bezala baimendurik, plegu itxiaren bidezko enkante publikoan jartzen du salgai oihan probetxamendu hau:
Saso alderdiko lotea, 820 metro kubiko zur egiten duten 1.160 makalez osatua, 4.624.800 pezetatan.
Proposamenak, hasierako prezioaren % 2, fidantza moduan, jarri izana frogatzen duen gordekinarekin eta enpresaren sailkapen agiriarekin batera, Kontzejuaren erregistroan aurkeztuko dira iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun balioduneko arratsaldeko ordu biak baino lehen, ondoren irekiko baitira.
Gainerako baldintzak Kontzejuaren etxean daude interesatuen eskura.
Gabarderalen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren hamaseian. Kontzejuburua, José Luis Acedo López.
Iragarkiaren kodea: A9801632