27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U L T Z A M A

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, zerbitzu anitzetarako langile bat hartzeko deialdian

Ultzamako alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 1998ko otsailaren 16an:

"Alkatetzak 1997ko azaroaren 24an eman ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda onetsi zen Ultzamako Udalaren zerbitzuan zerbitzu anitzetarako langile bat oposizio bidez eta lan-kontratuarekin hartzeko deialdian (1997ko abenduaren 29ko 156. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua).

Alegazioak aurkezteko eta okerrak zuzentzeko 5.3 oinarrian aurreikusitako hamar eguneko epea iraganik, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, baita probak hasteko tokia, eguna eta ordua ere.

Horiek horrela,

Ebatzi dut:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea Ultzamako Udalaren zerbitzuan zerbitzu anitzetarako langile bat oposizio bidez eta lan-kontratuarekin hartzeko deialdian:

Onartuak:

ARIZTEGUI ECHEPETELECU, JOSE IGNACIO

BARBERIA AZPIROZ, JOSE ANTONIO

ECHEPARE IPARRAGUIRRE, FCO. JAVIER

GALAR JIMENEZ, PEDRO

GALDOS MANSO, RICARDO

GARCIA DE EULATE ARTIZ, PELLO GOTZON

GOÑI BERGARA, JUAN IGNACIO

GOYA ECHEVERRIA, SEVERO

IZURDIAGA OSINAGA, JESUS M.ª

LARRAYOZ EZCURRA, JESUS JAVIER

LARREINA SANCHEZ, JOSE

LOPETEGUI BRIONES, XABIER

REY ESCALERA, JUAN CARLOS

SANTOS ZUNZUNEGUI, JOSE MARIA

ZUAZO CORRAL, ANA

ZUBILLAGA AUZA, JUAN IGNACIO

ZULUETA MARTINEZ, AITOR

Baztertuak:

ALBIZU GANUZA, ELIAS (1)

ARIZTEGUI OSACAR, JOSE IGNACIO (1)

ORDUÑA NAVARRO, IGOR (1)

(1) Euskaraz mintzatzen behar adina dakiela ez frogatzeagatik.

2. Izangai onartu guztiei dei egitea, lehen ariketa egitera etor daitezen, 1998ko apirilaren 2an, goizeko bederatzietan, Larraintzarko Ikastetxe Publikora (Ultzama), San Pedro karrikako 12an, eta N.A.N. aldean daramatela.

3. Epaimahaia hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Julio Indaberea Osinaga jauna, Ultzamako Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Francisco Javier Berasain Nuin jauna, Ultzamako Udaleko alkateordea.

Mahaikidea: José Labat Alvarez jauna, Larraintzarko ikastetxe publikoko irakaslea.

Ordezkoa: Jesús Pozueta Uribe-Echeverria, Larraintzarko ikastetxe publikoko irakaslea.

Mahaikidea: Félix Gurbindo Garbisu jauna, Larraintzarko ikastetxe publikoko irakaslea.

Ordezkoa: Marcos Ortiz Rico jauna, Larraintzarko ikastetxe publikoko irakaslea.

Mahaikidea: José Ignacio Arribas Echeveste jauna, Ultzamako Udaleko arkitekto aholkularia.

Ordezkoa: Castañares Larrea jauna, Ultzamako Udaleko kirol korrdinatzailea.

Mahaikide-idazkaria: Ana Frauca Sagastibeltza andrea, Ultzamako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Esther Pérez Trecu andrea, Anueko Udaleko idazkaria".

Ultzaman, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko otsailaren hamaseian. Alkatea, Julio Indaberea.

Iragarkiaren kodea: A9801536