II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
M I L A G R O
Makalak enkantean
Milagroko Udalak, behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, plegu itxiaren bidez, ondoko oihan probetxamendua saltzeko, iragarki honen azpian eransten den ereduari loturik.
Lote bakarra.-Arbola kopurua: 2.790. Mota: makala. Kubikazioa: 2.331,460 metro kubiko. Hasierako prezioa: 20.050.556 pezeta.
Proposamenak, hasierako prezioaren % 2 udal diruzaintzan utzi izanaren gordekinarekin batean, Udaletxeko idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamaborzgarren egun balioduneko eguerdiko ordu batean beranduenez.
Horiek hurrengo egun balioduneko eguerdiko ordu batean irekiko dira Udaletxeko batzar aretoan, baita bere hartan behin-behinekoz esleituko ere, behar baldin bada.
Baldintza ekonomiko administratiboak eta fakultatiboak udal idazkaritzan daude eskura eta egintza hastean irakurriko dira.
Milagron, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko otsailaren hamaseian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena:
Bizitokia:
Karrika:
Zenbakia: ..........
Berez ez bada, entitate honen izenean:
Sozietatearen helbidea:
Karrika:
Zenbakia: ..........
Oihan enkantearen berri eman zuen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren zenbakia: ...... eta data: .....
Loteagatik zenbateko hau eskaintzen du: .............. (letraz eta zenbakiz) ............. pezeta.
Eskaintzalea adinez nagusia da, badu honi dagozkion baldintzen pleguen berri, haien menera jartzen da eta onartzen ditu.
(Data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A9801514