27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F A L C E S

Herrilurraren desafektazioa hasiera batez onestea

Falcesko Udalak, 1998ko otsailaren 12an eginiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ondoko lurra herri erabileratik hasiera batez desafektatzea:

Herrilurreko 28 metro karratu inguru, "Busierra" alderdian, Falcesko Landalurren Aberastasunaren Erregistro Fiskaleko 2. poligonoko 989-B lurzatia. Herrilurrak ditu mugakide, lau aldeetan.

Erabilera lagapenaren helburua da "Telefónica Servicios Móviles, S.A.ri" uztea telefonia mugikorreko gune bat jartzeko.

Aditzera ematen da hilabeteko epean egokitzat jotzen diren alegazio edo erreklamazio guztiak aurkeztu ahal izateko.

Falcesen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko otsailaren hamahiruan. Alkate udalburua, Jesús María Ausejo Aguirre.

Iragarkiaren kodea: A9801418