27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

173/1998 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Julia Alonso Yerro andrea, Ubarmin Klinikako Erradiologia atalburu izendatzen duena, bitarteko gisa.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren 52.3 artikuluak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, dagokion zuzendariak proposaturik, zerbitzuburuak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela, beti ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoetako plantilako langileen artean.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Julia Alonso Yerro andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko funtzionarioa, Ubarmin Klinikako Erradiologia atalburu izendatzea, bitarteko gisa.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin xedatzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesatuari, Ubarmin Klinikako Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoera Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari, Nomina eta Gizarte Segurantzako zerbitzuburuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hamaikan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A9801507