27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Musika Kontserbatorioaren proiektua prestatzeko kontratuaren adjudikazioa

Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 94.2 artikuluan aurreikusitako ondorioak izateko, aditzera ematen da Berriozarko Udalak, 1998ko otsailaren 10ean eginiko osoko bilkuran, erabaki zuela Berriozarko Musika Kontserbatorioa eraikitzeko proiektua prestatzeko lehiaketa Mariano González Presencio jaunari adjudikatzea, Udalbatzarentzat proposamen onena egin duena baita, bost milioi (5.000.000) pezetako zenbatekoarekin, BEZa barne, haren eskaintzarekin bat eta baldintzen pleguari lotuz.

Berriozarren, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko otsailaren hamahiruan. Alkatea, José Luis Campo Valle.

Iragarkiaren kodea: A9801416